Eskola txikien jaia Elgetan ospatuko da

Maider Arregi 2005eko apirilaren 28a

Eskola txikien 18. jaia ospatuko dute Elgetan ekainaren 12an. Gaur goizean egin dute aurkezpena eta bertan egitarau zabalaz gain, eskola txikien kanta ere aurkeztu dute.

Eskola txikiak bizirik

Eskola txikiak bizirik

Helburua, txikitasunaren aldarria egitea eta eskolen arteko hartu-emanak sendotzea. Antolatzaileek gainera, eskola txikiak herria bizirik mantentzeko beharrezkoak direla azpimarratu dute.

Egitaraua

  • 10:00: Ongietorria: agintariei agurra

  • 10:30: Eskola arteko jolasak. Ondoren jaialdiaren lekukoa pasatzea. Bazkaldu aurretik trikipoteoa.
  • 14:00: Bazkaria
  • 16:00: Kixka taldea
  • 18:30: Tapia eta Leturia

Egun guztian zehar

  • Gaztelu puzgarriak
  • Erakusketak: ikasleen eskulanak
  • Talogileak
  • Rokodromoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak