Asentzion, kiroldegiaren ondoan eta eskolaren aldamenean daude gaur egun umeendako ziburuak.
Aspaldi ipinitakoak direnez, Udalak uste du ziburuen azterketa egin beharko litzatekeela zein egoeratan dauden ikusteko. Izan ere, hondatuta egonez gero, arriskutsuak izan daitezke bertan jolasean ibiltzen diren txikiendako.
Oraindik ez dute erabaki zeinek egingo duen azterketa. Baliteke enpresa bati ematea ardura proposamena jaso baitute.
Berriak
Bestalde, aurreratu digute aurten herriko beste hiru gunetan ziburuak ipiniko dituztela: Pagatzan, baserriaren azpiko partean egingo duten aisialdi gunean; San Roke ostean eta Domingo Iturbe kaleko iturriaren ondoan.