Liburuak plazara barikuan

Irati Agirreazaldegi 2005eko apirilaren 21a

Zapatuan, apirilaren 23an, liburuaren eguna da. Hori dela eta liburuak plazara aterako dituzte bariku arratsaldean.

Liburuak 16:30etik 20:00etara bitartean izango dira plazan.

Batetik, liburu berriak jendeak ikus ditzan egongo dira bertan. Aurten liburutegian euskarazko 300etik gora liburu jaso dituzte eta gaztelaniazkoak, berriz, 30 inguru. Hala ere guztiak ezingo dituzte ipini.

Liburuak opari

Ikusteko egongo diren liburuez gain, liburutegitik erretiratutako hainbat liburu opari emango dituzte plazan.

Era honetan elgetarren irakurtzeko zaletasuna piztu nahi dute liburutegikoek. Gaur egun, 330 bazkide ditu liburutegiak, horietatik 90 14 urtetik beherakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak