Akordioa sinatu dute autobus zerbitzua finantzatzeko Udalak eta Diputazioak

Irati Agirreazaldegi 2005ko api. 21a, 11:15
Udalak akordioa sinatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin autobus zerbitzu berezia finantzatzeko. Akordioa ikasturtea amaitu bitartekoa da; eta ondoren, ekainean erabakiko dute jarraitu ala autobus zerbitzua bertan behera laga.

Irailetik dago martxan autobus zerbitzu berezia. Debagoienean egiten ari diren mugikortasun ikerketaren baitan probarako ipini zuten.

Autobus zerbitzuaren kostua 23.707 eurokoa. Horietatik %40a (8.093 euro) Udalak ordaintzen ditu. Bestalde, berak jasotzen du autobus txartelen salmentatik ateratako dirua.

Orain akordioa sinatu du Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta honen bitartez autobus zerbitzu berezi honen %60a finantzatuko du. Akordioa ikasturtea amaitu bitartekoa da; ekainera artekoa. Orduan gaia berriz aztertuko dute eta erabakiko da autobus zerbitzu berezi honekin aurrera jarraitu ala bertan behera laga.

Erabiltzaile kopurua gora

Hazienda batzordeak bultzatuta garraio publikoaren erabileraren aldeko kanpaina egin zuten eta badirudi izan duela eraginik. Urtarrilean 234 bidaiarik erabili zuten autobusa; otsailean 379 lagunek eta martxoan 375ek.

Bestalde, Udaletik jakinarazi digute Mankomunitatea ibarreko taxi zerbitzuen gaineko akordioa gertatzen ari dela, eta aztertuko dutela gaia. Izan ere, orain ez dago taxi zerbitzua eskaintzen duen ibilgailurik herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak