Ruper Ordorikaren kontzertua apirilaren 23an

I.A. 2005eko apirilaren 20a

Apirilaren 23an izango da, zapatua. Gaueko 22:30ean hasita azken diskoetako zein disko zaharretako kantak izango dira entzungai. Rupertorio berriarekin etorriko da, beraz, Elgetako Kafe Antzokira .

Joan den martxoan Les Borges Blanques-en kontzertua eman ostean berriz elkartu dira aurtengo laukotea osatuz: Dani Perez, gitarra; Nando de la Casa, bateria; Alberto de la Casa, baxua eta Ruper Ordorika, gitarra eta ahotsa. Lehendik ere ezagunak dira musikariok eta zaletu askoren gustokoak.

Ruper Ordorikaren kontzertua ikusteko sarrerak salgai daudela esan digute Espaloitik bidalitako mezu batean. 10 euroan daude salgai eta bazkideendako 8 euroan. Webgunean jartzen duenez, erreserbak ere egin daitezke 943789085 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak