Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Errolda udaletxean dago ikusgai. Apirilean barrena zerrenda aztertzeko eta erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute ibilgailuen jabeek. Horretarako udaletxeko bulegoetara bertara jo beharko dute. Zerga ordaintzeko azken eguna maiatzaren 31 da.
Erreziboa helbideratuta dutenei banketxetik kobratuko zaie hilaren amaieran. Gainontzeko erreziboak, berriz, etxeetara bidaliko dituzte. Ondoren bakoitzak banketxean egin beharko du ordainketa.
Turismoak gehien
Guztira 686 ibilgailu daude Elgetan. Turismoak dira gehienak, 572 hain zuzen ere. Kamioiak 43 dira. Ondoren motoak daude, 44 guztira. Erremolkeak eta traktoreak, berriz, 14 eta 13 dira hurrenez hurren.
Zergetan turismoek ordaintzen duten bataz bestekoa 120 eurokoa da. Zerga handiena karga handiko kamioiek ordaintzen dute, 261,20 euro. Udalak guztira 63.018 euro jasoko ditu Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zergetatik.