Skate ikastaroa bi zapatutan

Irati Agirreazaldegi 2005ko api. 15a, 12:03
Espaloiak skate ikastaroa antolatu du datozen bi zapatuetarako. Ikastaroak arratsaldeko 17:30ean izango dira.

Antolatzaileen esanetan, “Espaloian ikusi genuen, txikiendako eta helduendako bazirela ekintzak, baina adin tarte batekoendako, 12 eta 18 urte bitartekoendako ez genuela gauza askorik antolatzen. Beraz, eurendako izango da batik bat ikastaroa. Gainera, herrian patinetearekin ibiltzen direla jakinda, ikastaroak harrera ona izango duela uste dugu”.

Teknikak

Kiroldegi kanpoko kantxan patinetean ibiltzeko U formako pista ipiniko dute, eta eguraldi txarra eginez gero Espaloi barruan. Skate zalea den Zaldibarko gazte batek hainbat teknika irakatsiko dizkie ikastaroan parte hartzen dutenei, eta jardunaldietan musika izango dute lagun.

Bazkideek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek sei euro. Norberak bere patinetea eraman beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak