Izugarrizko emanaldia egin zuten. patata patata izan zen eskaini zutena. Martitzen bat izan zen eta ez zen betekadarik egon, baina bai jende pila bat. Haurrak asko, eta nagusiak ere gustora.
Takolo ez da joaten orain herriz herri, baina faltan ere ez genuen bota. Zein ederto kontatu ziguren Saharatik etorritako lagunaren historia. Dekoratu landuak, pasarte labur eta mezudunak, kantu alaiak... Korrikako kantua ere egin zuten.
Haurrak pila bat eta denak gustora. Musu eta musu ibili ziren Pirritx eta Porrotx amaieran. Zein maitagarriak.
Korrika dator eguazten atsaldean
Gaurko Korrikarako preparatzen egon zen Elgeta. Atzoko eguna ahaztu ezinik umeek herrigunera heltzen den kilometroa egingo dute. Maialen Alkortak ekarriko du Korrikaren testigua plazara. Hori, 18:30ak eta 19:00ak artean izango da. Korrika badator!