Aralarrek mozioa aurkeztu du Udalaren funtzionamendua hobetze aldera

Irati Agirreazaldegi 2005ko mar. 10a, 11:40
Aralarrek eta EAJ-EAk elkarrekin duten gobernu akordioa dela eta hainbat hika-mika sortu dira. Orain Aralarrek Udal funtzionamenduaren gaineko mozio bat aurkeztu du.

EAJ-EAk eta Aralarrek elkarrekin duten gobernu akordioa aztertu asmoz EAJ-EAri bi batzarretarako deia egin diete Aralarrekoek. Azken hauen esanetan "ez dute gurekin batu gura izan".

Hori dela eta Udalaren funtzionamendua hobetze aldera mozioa aurkeztu du Aralarrek Udalean.

Gainera, Aralarrekoek esan dute mozioa Udalbatzarrera eraman bitartean ez dutela Gobernu batzordean parte hartuko. "Mozioa lehenbailehen udalbatzarrean eztabaidatu gura du Aralarrek. EAJ-EAk, ordea, ez digu argitu noiz eramango duen mozioa udalbatzarrera. Hau ikusita Aralarrek erabaki du Udalaren funtzionamendua hobetzeko mozioa udalbatzarrean eztabaidatu arte Gobernu Batzordean parte ez hartzea", esan dute.

Mozioak zera dio:

-Gobernuan dauden alderdiek hartuko dute parte etxegile, erakunde eta elkarteekin izaten diren batzarretan.

-Gobernuan dauden alderdiek hartuko dute parte Udaleko teknikariekin eta aholkulariekin informeak gertatzeko egiten diren batzarretan.

-Gobernuan dauden alderdiak gai guztiak adosten saiatuko dira Gobernu batzordera eta udalbatzarrera eraman aurretik.

-Mozio guztiak udalbatzarrera eramango dira erregistroan sartu eta hilabete pasa aurretik.

-Aurrekontuak urtea amaitu aurretik adostu eta onartuko dira.

-Hilabeteko epean legealdira begirako diru sarrera, gastu eta inbertsioen gaineko plangintza egingo da.

-Hilabetero zinegotzi guztiek batzarra egingo dute batzordeen gaineko deskargua egin eta elkarri galderak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak