Blogs & Beers: blogari euskaldunen topaketa Espaloian

Maider Arregi 2005eko martxoaren 10a

Euskal blogosferako lehen Blogs and Beers antolatzeko deia egin dute Espaloiakoek. Blog euskalduna dutenek elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko aukera izango dute bertan apirilaren 17an, hauteskunde egunean.

Ekimen hau Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak antolatu du.

Lekua: Elgetako Espaloia Kafe Antzokia

Eguna: Apirilak 17, domeka. Hauteskunde eguna.

Ordua: 18:30ean

Nori zuzendua: Bloga duten euskaldun guztiei. Interesa eta jakinmina dautenak ere ongi etorriak izango dira.

Informazio gehiago topaketaren orri ofizialean izango duzu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak