Besteak beste elurra dela eta atzeratu dituzte obrak. Hala ere, uztailaren amaierarako lanak eginda izango direla espero dute.
Bihurguneen zabalera handitzeaz gain, zorua ere berrituko dute. Eustormak eta hormigoi arekak ere egingo dituzte; baita seinale egokiak ipini ere.
Lanen aurrekontua milioi bat euro ingurukoa da.