Gaztetxeko urteurren jaia zapatuan

Irati Agirreazaldegi 2005ko mar. 9a, 19:10

Gaztetxeak bederatziagarren urteurrena beteko du asteburuan. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi egiten dihardute martxoan barrena.

Zapatuan eguerdian hasi eta gauera bitartean jai giroa izango da nagusi Elgetako gazteen artean.

Bertso-triki-poteoa egingo dute 13:00etan gaztetxean hasita herriko trikitilariekin eta Enaitz Alustiza, Jokin Labayen eta Iker Agirre bertsolariekin.

Ondoren, 14:30ean bazkaria izango da, eta bazkal ostean, ere bertsotan jardungo dute Alustizak, Labayenek eta Agirrek. Horretaz gain, Twister erraldoian jolastera animatzen direnek horretarako aukera izango dute.

Arratsaldean, 19:00ak aldera, berriz ere egongo da triki-poteoa.

Kontzertua

Gauean, berriz, The Inkult mutrikuarren eta Etxe bakarlari berriztarraren kontzertua izango da gaztetxean.

Jaia amaitzeko Bull disko jartzaileak saioa egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak