Saihesbideko lehen harria ipinita

Irati Agirreazaldegi 2005eko otsailaren 25a

Gaur goizean ipini dute saihesbideko lehenengo harria Elorriorako bidean, kiroldegi ondoan.

Ekitaldian, Udal ordezkariekin batera izan dira, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Ahaldun Nagusia, Javier Zuriarrain Errepide Azpiegituretako diputatua eta Josu Agirrezabalaga Errepide Saileko Zuzendaria.

Harria ipini eta gainera lurra bota diote. Bertan zeudenei ohorezko aurreskua dantzatu diete, eta ondoren, Espaloian eman dituzte saihesbidearen gaineko azalpenak.

Elorrio eta Arrasate elkartuko ditu saihesbideak. 1.260.276 euroko aurrekontua dute lanek eta lehen zatia bost hilabeteko epean amaitu behar dute Galdianokoek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak