Bertso saioa Espaloian

Irati Agirreazaldegi 2005eko otsailaren 24a

Barikuan, otsailak 25, bertso saioa izango da Espaloian 22:00etan Udalak antolatuta.

Sebastian Lizasok, Iñaki Muruak, Unai Agirrek eta Estitxu Arozenak jardungo dute. Gai jartzailea, berriz, Unai Elizasu izango da.

Luberri

Bertso saioa Luberri, bertso lurra berritzen izeneko ekimenaren barruan antolatu dute. Ekimen hori Bertsozale Elkarteak jarri du martxan Euskadiko Kutxaren laguntzarekin. Zenbait herritako bertso giroa indartzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak