EAJ-EAko zinegotziek gezurtatu egin dituzte Aralarren salaketak

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 24a, 10:33
Aralarrek orain dela gutxi egindako adierazpenak gezurtatu egin ditu EAJ-EAko zinegotzi taldeak. Bide batez eskatu diete Aralarrekoei euren aurka esandakoak publikoki zuzentzeko.

Elgetako Udaleko EAJ-EAko zinegotzi taldeak prentsa ohar baten bidez gezurtatu egin ditu Elgetako Aralarrek orain dela gutxi egindako adierazpenak. “Legealdi honetan ohikoa gertatzen ari den bezala gehiegikeriaz, zurikeriaz eta sentsazionalismoz egindako adierazpenak izan dira”, euren esanetan.

Honela, herritarrak “lasaitu” nahi dituzte zera esanez: “Legealdi honetarako onartutako konpromiso guztiak aurrera doaz: industrialdea handitzea, Espaloia, eguneko zentroa, etxebizitza berriak, saihesbidea... Gure herriko ongizatearen alde lanean jarraituko dugu dagokigun seriotasunez eta zorroztasunez”.

Zuzenketa

Bestalde, atsekabea azaldu dute “Udalean elkarlana baino iskanbila nahiago duten ordezkari politiko batzuekin batera egoteagatik”.

Idatzi honetan diote aspertuta daudela “euren jarrera arduragabe eta kaltegarriarekin”. Beraz, Aralarrek egindako salaketei erantzun zehatz eta publikoa emango diete. “Talde politiko honi behingoz bere harrokeria alboratu eta egin dituen adierazpenak zuzentzea besterik ez diogu eskatzen”, esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak