Ikastaroa: Fruituen zainketa ekologikoa

Irati Agirreazaldegi

Maya Ingurumen Taldeak fruituen zainketa ekologikoaren gaineko ikastaroa antolatu du.

Martxoaren 3tik 17ra bitartean bost saio egingo dituzte. Eskolak martitzenetan eta egunetan izango dira 17:00etatik 21:00etara Herri Eskolan. Izena emateko 943 76 18 00 telefonora deitu behar da.

Egitaraua

05/03/03 (17:00-19:00)

Gaia: Lurra: teknika, lur lantzea, ongarritzea, konpostajea

Irakaslea: Alfonso Gonzalez (Eskualdeko nekazaritza bulegoa)

05/03/08

Gaia: Oinarrizko teknikak: landaketa, txertaketa, inausketa...

Irakaslea: Xabi Akizu (Fruituzain ekologikoa)

05/03/10

Gaia: Oinarrizko teknikak: landaketa, txertaketa, inausketa...

Irakaslea: Xabi Akizu (Fruituzain ekologikoa)

05/03/15

Gaia: Laboreen babesa: Izurri eta gaixotasunak identifikatzea. Aurreneurriak eta sendabideak.

Irakaslea: Xabi Akizu (Fruituzain ekologikoa)

05/03/17

Fruituzain ekologiko bati bisita

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak