Konstituzioari ez esateko idatzia adostu dute

Maider Arregi 2005ko ots. 16a, 17:30
Gaur aurkeztu dute Elgetako zenbait eragilek Europar Konstituzioari ezetz esateko idatzia. Prentsaurrekoa arratsaldeko 13:30ean izan da Elgetako udaletxean.

Elgetako Udalak, atzo egin zuen udalbatzarrean Europako Konstituzioaren aurka dagoela onartu zuen. Ondoren sinatzen duten Elgetako eragileek, Europako Konstituzioari Ez! esaten dion testua adostu dute. Testuaren aurkezpena, gaur egin dute Elgetako udaletxean.

Sinatzaileak

  • Elgetako Aralar
  • Elgeta Auzolanian.
  • Forjanor eta Recydeko komiteak (ELA eta LAB)
  • Esna Hadi
  • Maya Ingurumen taldea
  • Gaztetxea
  • Euskal Herrian Euskaraz

Europako Konstituzioari ez esateko hamar arrazoi

  1. - Estaturik gabeko nazioak desagertu eta hiltzera kondenatzen ditu. Euskal Herriaren izena, identitatea eta izana ukatzen ditu. Ez du autodeterminazio eskubidea onartzen.
  2. - Euskararen ofizialtasuna ukatzen du.
  3. - Ez du ingurumen garbi eta osasuntsuaren eskubidea bermatzen.
  4. - Herritarren parte hartzea ez du ziurtatzen.
  5. - Etorkinentzako ezartzen dituen pautak, baztertzaile eta errepresiboak dira. Etorkinak ukatzen ditu pertsona eta langile gisa.
  6. - Europa militarizatua eta poliziala bultzatzen du. Gastu militarra handituko da gastu sozialaren kontra. Ondorioz estrategia armamentista bultzatzen du.
  7. - Ekonomiaren izaera neoliberala eta kontsumismoa bultzatzen ditu. Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak berriz ez ditu onartzen.
  8. - Genero diskriminazioa arautzen du eta ez du parekidetasuna jasotzen.
  9. - Estatuei bakarrik ematen die selekzioak izateko eskumena, beraz, euskal selekzioa ukatzen du.
  10. - Segurtasun eta justiziaren izenean oinarrizko askatasunak mugatzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak