Aralar haserre EAJ/EArekin: arrazoia Babes Ofizialeko Etxebizitzen gaineko adierazpenak

Goiena.net 2005ko ots. 16a, 14:25
Elgetako Aralarrek adirazi du Elgetako EAJ/EA egia isiltzen ari dela eta kea saltzen. GOITBn eginiko adierazpenen ondotik etorri da prentsa oharra. Bertan adierazi zuen Joseba Muxikak (hirigintza batzordeburua) hile eta erdi barru hasiko direla Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiten

Horrela dio, hitzez hitz, Aralarrekoek bidalitako prentsa oharrak:

Etxebizitzen egoerari irtenbide egokiena Babes Ofizialeko Etxebizitzak direla argi izan du ARALARrek legealdia hasi zenetik: prezio merkeena dutelako, diru beltzarekin ordaintzea zailtzen dutelako, zozketa publikoa dutelako, elgetarrek lehentasuna izango luketelako. ARALARrek Babes Ofizialeko Etxebizitzen alde egin du beti, bai Torrealdean eta baita Uruburun ere. Torrealdean eraikiko dira, Uruburukoak berriz tasatuak izango dira EAJ-EAk horrela gura izan duelako.

Hedabideetan entzun eta irakurri dugu Babes Ofizialeko Etxebitzak hilabete eta erdian hasiko direla eraikitzen. ARALARrentzako harrigarria izan da EAJ-EAko ordezkariek adierazpen hauek egitea. Batetik Udalean ez duelako inork horren berririk eta bestetik azken hilabeteetan gai honen gainean galdetu diegunean gaia guztiz blokeatuta dagoela erantzun dutelako. Harrituta gaudenak, ordea, ez gara gu bakarrik. Behin eta berriro galdetu dugu Udalean eta udal-teknikariek esan digute. Hauek ere harridura azaldu dute GOITBn egindako adierazpenen aurrean.

Uste dugu hilabete eta erdian lanak hasteko egin daitekeena, lehenago egitea bazegoela. Horregatik, EAJ-EA eta batez ere Hirigintza batzordeburua egiten dugu atzerapenaren erantzule.

Torrealdeko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen hasi ez izanaren arrazoia da ez direla ados jartzen etxebizitza libreak eraikitzen diharduen konstruktorea eta Murias Konstruktorea (babes ofizialekoak eraikiko dituena eta ingurua urbanizatuko duena). Noski, honen gaineko azalpen minimorik ez zuten eman GOITBn. Isiltasuna egian eta kea saldu adierazpenetan. ARALARrek argi dauka gai honetan Udalak hartu behar duen jarrera Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikiko dituenaren alde egitea dela. Eta horren alde egingo du.

Babes Ofizialeko etxebizitzen zozketari dagokionean, EAJ-EAk, ARALARrek eta Auzolanianek azpaldi adostu genuen zozketan parte hartzeko baldintzak zeintzuk izango diren, iaz. Herritarrei honen gaineko informazioa emateko batzar bat ere adostua genuen, azaroan egitekoa zena. EAJ-EAk ordea batzarra atzeratu zuen, besteoi abisatu gabe. Horregatik harrigarria da hedabideetan esan dutena, hau da, eraikitzen hasi aurretik (hilabete eta erdi baino lehen) adjudikazioekin hasiko direla. ARALARrek uste du lehenbailehen batzar publiko bat egin behar dela eta bertan azaldu zozketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak zeintzuk diren. Ondoren interesa dutenak izena emateko zerrenda zabaldu behar da eta horrekin batera lehendik dagoena berriztu. Bukatzeko baldintzak betetzen dituztenekin zozketa publikoa egin behar litzake.

Aipatu datorren astelehean, otsailak 21, 18:30ean, hirigintza batzordea izango dela. Besteak beste Babes Ofizialeko Etxebitzen gaineko proiektua azalduko da. Interesa dutenek han izango dute informazio gehiago jasotzeko aukera.

EAJ-EAk esandakoaren arabera 37 egun geratzen dira Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzen hasteko, ARALARrek gura luke hala izatea. Gu izango ginake pozten lehenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak