Udal Batzarrak 2005eko urtarrilaren 4an hartutako erabakia

Maider Arregi 2005eko otsailaren 15a

Aralar taldeak herri Plataformari dagokion ordezkaritza politikoa gauzatu ahal izateko, mozioa aurkeztu zuen Elgetako udalean.

Hona hemen Aralar taldeak aurkeztutako mozioa eta Udal Batzarrak urtarrilaren 4an hartutako erabakiak:

Mozioa

Urtebete baino gehiago igaro da Alderdien lege bidegabearen ondorioz hainbat herri plataforma ilegalizatu zirenetik. Espainiako legearen erabilera antidemokratiko horren ondorioz 400 udal ordezkari baino gehiago udaletik kanpo geratu dira.

Udalbatzari hurrengo mozioa aurkezten dio Aralar taldeak, onar dezan:

  1. PSOEri egoera bidegabe hau sortu duen Alderdien Legea bertan behera utz dezan exijitzen diogu.
  2. Udalbatza honetan mozio hau onartzen dugun Udal Talde guztiok herri Plataformari dagokion ordezkaritza politikoa gauzatu ahal izateko konponbidea bilatzeko konpromisoa hartzen dugu eta mozio hau onartzen ez duten udal taldeei eta oraingoz udalbatza honetan parte hartzerik ez duen Herri Plataformari, lehen bai lehen konpromiso hori har dezaten eskatzen diegu.
  3. Gaia aztertu eta bideratuko duen komisio berezi bat sortuko da. Komisio horretako lehenengo eginbeharra izango da epe motzerako helburuak zehaztea eta helburu horien lortzea egutegi zehatz bati lotzea. Komisioak lan egutegi bat jarriko du hiru hilabetekoa.
  4. Akordio hau herritarrei jakinaraziko zaie komunikabideen bidez.

Erabakia

  1. PSOEri egoera bidegabe hau sortu duen Alderdien Legea bertan behera utz dezan exijitzen diogu.

  1. Akordio hau herritarrei jakinaraziko zaie komunikabideen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak