Konstituzioari ez esateko prentsaurrekoa eskainiko dute bihar

Maider Arregi 2005ko ots. 15a, 16:22
Bihar, otsailak 16, asteazkena, Elgetako udaletxean Europar Konstituzioari ez esateko prentsaurrekoa izango da arratsaldeko 13:30ean.

Bihar, arratsaldeko 13:30ean aurkeztuko dute Elgetako zenbait eragilek adostutako idatzia eta aurrera eramango duten zenbait ekimenen berri ere emango dute.

"Elgetak ere Europako Konstituzioari ez!" lelopean, prentsaurrekoan izango dira Elgetako Aralar, Elgetako Auzolanian plataforma, Recyde eta Forjanorreko enpresa komiteak (ELA eta LAB), Esna Hadi, Maya Ingurumen taldea, Gaztetxea eta Euskal Herrian Euskaraz.

Gaur gauean udalbatzarra izango da Udalean. Bertan, Europako Konstituzioaren gaineko mozioa aurkeztu du Aralarrek. Mozioa aurrera ateratzen bada Elgetako Udalak ezetz esango dio Europako Konstituzioari. Gaur gertatzen denaren berri ere emango dute biharko prentsaurrekoan.

Informazio gehiago gura izan ezkero idatzi elgeta@aralar.net helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak