Espaloia: herritarrendako bilera irekia eguenean

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 11a, 15:28
Espaloia proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta jendearen zalantzak argitzeko otsailaren 17an berritarrendako bilera irekia egingo dute Espaloian 19:30ean. Espaloiaren jardunaz eta funtzionamenduaz hitz egingo dute besteak beste.

Batzarraren helburua da azalpenak ematea Espaloiaren gainean. “Kalean esames eta informazio oker asko dago eta bilera irekiarekin dena argitu nahi dugu”, esan digute Espaloitik. Espaloia zabaldu zenetik izandako jardunaren berri ere emango dute.

Bestalde bilera egunerako Udalarekin hitzarmen bat sinatua izango dute. “Udalarekin diruaz gaindi dagoen hitzarmen zorrotza dugu”, azaldu digute.

Funtzionamendua

Batzar irekia izango da eta Espaloiaren gainean galderak dituen edonor joan daiteke. Funtzionamenduaren berri ere emango dute eta, “eskertuko dugu norbaitek lantaldeetan parte hartzea” esan digute.

Programazio “trinkoa” izan dute orain arte, eta erantzuna “balekoa” izan da. “Oso gustura gaude Espaloiak ematen duenarekin. Inbertsioetara ere bideratu ditugu ahaleginak”, esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak