Europar itunaren erreferenduma: Hauteskunde mahaia erabakita

Irati Agirreazaldegi 2005eko otsailaren 4a

Otsailaren 3an, hasi zen ofizialki Europar itunaren gaineko hauteskunde kanpaina. Otsailaren 20an izango da bozketa eta Elgetan jadanik erabakita dago hauteskunde mahaia zein herritarrek osatuko duten. Erroldaren arabera 861 elgetarrek izango dute itunaren aldeko edo aurkako botoa emateko aukera.

Otsailaren 20an egingo da Europako Konstituzioaren erreferenduma. Egun horretan hauteskunde mahaian zein herritar egongo diren erabakitzeko zozketa egiten ibarreko lehena izan da Elgetako Udala.

Udalbatzak urtarrilaren 27an zozketa bidez erabaki zuen hauteskunde mahaia honako hauek osatuko dutela:

-Mahaiburua: Josu De Vega Corrales

  • Lehenengo ordezkoa: Jesus Mari Berraondo Arantzeta
  • Bigarren ordezkoa: Maria Luisa Abanto Gonzalvo

-Lehenengo mahaikidea: Jose Ramon Estevez Lorenzo

  • Lehenengo ordezkoa: M. Milagros Ule Zulueta
  • Bigarren ordezkoa: Henrike Gorrotxategi Ubera

-Bigarren mahaikidea: Jone Muxika Sarasketa

  • Lehenengo ordezkoa: Argoitz Arantzabal Garai
  • Bigarren ordezkoa: M.Carmen Agirre Bergaretxe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak