Aratusteak: dantza, kontzertua eta antzerkia

Irati Agirreazaldegi 2005ko ots. 3a, 19:55
Aratusteetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bariku iluntzean kaleko giroa alaitzeko Oñatiko Oñatz dantza taldeak Luzaideko dantzak egingo ditu, eta gauean kontzertua izango da gaztetxean. Zapatuan, berriz, antzerkia egongo da Espaloian.

Aratusteetan murgilduko dira bariku eguerditik aurrera elgetarrak. Eskolako umeak 14:30ean mozorrotuta irtengo dira eta dantza ere egingo dute. Askaririk eta jolasik ere ez da faltako eurendako.

Txikienei nagusiagoek hartuko diete iluntzean lekua. 20:00etan Oñatiko Oinatz dantza taldekoek kalejira egingo dute herriko kaleetan, eta ondoren, dantza erakustaldia izango da plazan. Euria eginez gero, berriz, Espaloian.

Luzaideko Inauterietako dantzak egingo dituzte oñatiarrek. Oñatin Aratuste-domekan dantzatuko dituzte dantzok eta Elgetan kaleko giroa alaitzeko mutxikoak eta polkak egingo dituzte.

Kontzertua gaztetxean

Bestalde, 22:30ean hasita Zaldibarko bi taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean: Noise X eta Sibaris taldeek, hain zuzen ere.

Beste urte batzuetan mozorro lehiaketa egin badute ere, aurtengorako ez dute horrelakorik antolatu. Hala ere, herritarrei barikuan mozorrotuta joateko gonbitea egin dute gaztetxekoek.

Antzerkia

Dantza eta kontzertuaz gain, antzerki saioa ere antolatu dute Aratusteen aitzakian. Zapatuan izango da Espaloian umeendako antzezlana. Markeliñe taldeak Piratek igandeetan jai lana antzeztuko du 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak