Gaurko eta biharko ekintzak atzeratuta Espaloian

I.A. 2005eko urtarrilaren 27a

Espaloia Kafe Antzokiko webgunean jarkin ahal izan dugunez atzeratu egin da Danbaka birarako prestatuta zegoen kontzertua. Martxoaren 11n egingo da. Gaurko, ardo dastaketa ere iragarrita zegoen, eta ezin izango da hau ere egin.

Bai ekintza baterako zein besterako etortzeko arazoak zeuden eta, beraz, ezin izango dira egin. Kafe Antzokitik iragarri digutenez, biak atzeratu egingo dira eta Danbaka girako kontzertua egingo da martxoaren 11n. Bodegakoek egin beharreko erakustaldi-dastaketa, berriz, ezin izan digute konfirmatu.

Danbaka Bira

Ostiralean, urtarrilak 28, Danbaka Biraren barruan Txuletons (Oñati), Lukas Prest (Eskoriatza) eta ABY-KEM (Bergara, lehengo AK-47) musika taldeek eman behar zuten kontzertua bertan behera geratu da.

Gogoratu otsailaren 11n Danbaka Birako kontzertua izango dela Espaloian. Taula gainean izango dira Dolce Vita (Arrasate), Azkaiter Pelox (Bergara) eta konfirmatu barik dagoen hirugarren talde bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak