Saihesbideko lanak apirilean hasiko dira

Irati Agirreazaldegi 2005ko urt. 19a, 19:22
Hainbeste buruhauste sortu dituen saihesbideko lanak aurki hasiko dira. Lehen fasea egiteari apirilean ekingo diotela jakinarazi dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Construcciones Galdiano enpresari eman dio Saihesbideko lehen faseko lanak egiteko ardura. Lanen kostua 1.260.276 eurokoa izango da.

Udaletik jakinarazi digutenez, apirilean hasiko dira obrak eta gutxi gorabehera bost hilabetean amaituko dituztela aurreikusi dute.

Saihesbidea oso lan garrantzitsua izango da Elgetarako. Izan ere, horrela ez baitira ibilgailuak Salbador kaletik pasatuko. Bestalde, kamioiek Salbador kalearen eta arkuaren artean maniobra arriskutsuak egitea ere saihestuko da.

Salbador kalea

Bada proiektu bat Salbador kalea oinezkoendako ipintzeko. Beraz, behin saihesbidea egindakoan trafikoarendako Salbador kalea itxiko dute eta ibilgailuak garajeetara joateko edo zama lanetarako bakarrik sartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak