Urtarrilaren amaieran izango da bilera, 26an, hain zuzen. Espaloia Kafe Antzokian egingo dute bilera hori, arratsaldeko 19:30ean.
Hiru gai nagusi
- Urteko jarduna
- Espaloia: azalpenak, talde eragilea egiten ari den lana, zalantza argitzeak, bazkide txartelak...
- Presidentea aukeratzea
Bazkide guztiei bidali zaie Debagunerekin batera ateratako egutegia eta horrekin batera zihoan gutunean esaten zen bilera bat egingo zela lehenbailehen. Abisua kartel bidez eta prentsan emango zela adierazi zen.