Egin beharreko lanak hauek dira:
- Oinezkoentzako bidea plazatik Espaloia Kafe Antzokiraino, gaur egungoa behin-behinekoa baita.
- Oinezkoentzako bidea San Roke kaletik Maala kalera Intxorta elkartearen ondotik hasita.
- Plaza bat Intxorta elkartearen atzealdean.
- Berdegune bat egongo da eta baita ere umeentzako jolaslekua, iturria, ezarlekuak, loreontziak, zakarrontziak eta zuhaitzak.
- Parkean eta oinezkoentzako bideetan 19 farola jarriko dira, horietako 3 bikoitzak eta beste 3 horman sartutakoak.
Oharrak:
- Lan honekin Elgetako plazatik San Roke ostera Bergara aldetik egingo den bidearen zati bat eginda gelditzen da. Bidea osorik urte gutxi barru amaituta egotea espero da.
- Lanak derrigorrez amaitu beharko dira 2005eko abenduaren 31 baino lehen.