Polito Ibañez kantautore ezaguna da Kuban; Trobadore berrien artean ezagunenetakoa. Bere doinuek eta letrek aire berria ematen diote Kubako musikari.
Azken urteotan Kubako musikako autore esanguratsuenetakotzat jotzen dute Ibañez. Troba mugimendura berrikuntza asko sartu ditu, oinarrizkoari pop musika gaineratuz esaterako.
Bere ahotsaren tinbrea egoki moldatzen du esan nahi duen hartara, eta bere letrak batik bat entzule gazteetara helarazteko gai da.
Axilas
Elgetako emanaldian 2003an kaleratutako Axilas diskoko kantuak abestuko ditu. 12 abestiz osatutako lana da hau. Honetaz gain, Recuento eta Para no pensar diskoak ere kalean ditu.
Espaloiko emanaldia hilaren 15ean, zapatuan, izango da 22:30ean.
Sarrerak 6 balio du eta Goibeko K.E.ko bazkideendako 4 .