Gizarte arloan gaixo psikikoekin lanean diharduen Agifes elkarteak eta adimen urrikoekin jarduten duen Atzegik 277na euro jasoko dituzte. Kontuan hartu dute esaterako orain dela gutxi Aguifesek Bergaran bulegoa ireki duela.
Txernobil elkarteari 63 euro emango dizkiote. Elkarte honen bitartez azken urteotan umeren bat ekarri dute herrira udan euren herrialdean dituzten arazoetatik ihes egiteko.
Hirugarren mundua
Diru laguntzak jasoko dituzte baita ere Hirugarren Munduko herrialdeengatik lanean diharduten hainbat taldek.
Oscar Romero elkartearendako 171 euro izango dira; beste horrenbeste euro bideratuko dituzte Haitiko eta Dominikar Errepublikako uholdeengatik kaltetutakoei laguntzeko.