Pilotalekuko argiak arratsaldez piztuta

Irati Agirreazaldegi 2005ko urt. 14a, 14:14
Pilotalekua arratsaldez erabilera librerako lagatzea erabaki du Udalak. Horretarako ordutegi bat zehaztu dute eta denbora tarte horretan pilotalekuko atea irekita izango da eta baita argia piztuta ere. gainontzeko orduetan erabiltzeko alokatu egin beharko da.

Udaletik jakinarazi digutenez, iazko abenduaren 13an hasi eta aurtengo apirilaren 3ra bitartean pilotalekuko argiak piztuko dituzte astean zehar nahiz jai egunetan arratsaldez.

Horretarako, ordutegi zehatz bat ipini dute: Astelehenetan 16:30etik 18:30era; martitzenetan, eguaztenetan eta eguenetan 16:30etik 18:00etara; eta barikuetan eta asteburuetan 17:00etatik 19:00etara.

Zehaztutako ordutegi horren barruan edozeinek erabili ahal izango du pilotalekua jolasteko edo kirola egiteko.

Erretserbak

Hala ere, arduradunek argi utzi nahi dute denbora tarte hori erabilera librekoa izango dela. Beraz, pilotalekua ezingo dute pertsona gutxi batzuk euren jolasetarako soilik hartu. Ordutegi horretatik kanpora pilotalekua hutsik egon beharko da. Izan ere, erretserba egina dutenek bakarrik erabili ahal izango dute. Pilotalekua alokatu nahi dutenek Udal Kirol Zerbitzura edo Kiroldegira jo beharko dute informazio eske.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak