Alex Arantzabal eta Alberto Telleria berriz txapeldun

Irati Agirreazaldegi 2005eko urtarrilaren 13a

Gabon Zahar egunean jokatu zen beteranoen lau t’erdiko txapelketako finala, baita umeen txapelketako finalak ere.

Aurten iazko txapeldunak berriz ere izan dira irabazle. Arantzabalek eta Telleriak 22 eta 17 irabazi zuten partidua Moralesen eta Arantzetaren aurka.

Umeen txapelketa

Egun berean umeen pilota txapelketako finalak ere izan ziren jokoan. 42 umek hartu zuten parte eta finalistak honakoak izan ziren:

Aurre Benjaminak

  1. Josu Zezeaga
  2. Ion Ugarteburu

Benjaminak

  1. Maitena Mañarikua
  2. Aitor Gorostiza

Alebinak

Mutilak

  1. Mikel Beretxinaga
  2. Iñaki Olaortua

Neskak

  1. Eneritz Larrea
  2. Ainara Arantzeta

Infantilak

  1. Mikel Agirregomezkorta
  2. Eneko Ojanguren

Sariak Aitor Elkoro eta Jose Mari Zezeaga pilotariek banatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak