"Nabarralde" Nafar lurraldearen gaineko memoria historikoa eta nortasun sozio-politikoa berreskuratzeko ekimena da. Ekimena bultzatzen dihardutenek defendatzen dute, euskaldun guztion egitura politiko bat izan bada, hori Nafarroa izan dela. Nafar Estatuko herritartasuna berreskuratzea lehendabiziko eskubide demokratikoa da "Nabarralde"koentzako; ezinbestekoa gainontzeko eskubideen jabe izateko. Nahitaezkoa mundu mailako egitate kultural, ekonomiko zein linguistikoan inor izateko; bizirauteko, alegia.
2001ean NABARRALDE S.L. sortu zuten unibertsitate eta enpresa munduko profesional anitzek. NABARRALDE S.L.k Sustapen agiriak ere baditu eta Elgetako Espaloia Kafe Antzokan ere banatuko dituzte. Haren bitartez NABARRALDEk ekoitziko dituen produktuak jasotzeko eskubidea izango dute agiria betetzen dutenek.
- Noiz: Urtarrilak 13an
- Ordua: 20:00etan
- Lekua: Espaloia Kafe Antzokia
- Gaia: Nabarralde
- Hizlaria: Erlantz Urtasun
- Informazio gehiago: www.nabarralde.com