Jon Markaide astrofisikoak Euskadi Ikerkuntza saria jasoko du

Irati Agirreazaldegi 2005eko urtarrilaren 7a

Valentzian bizi den Jon Markaide astrofisiko elgetarrak Euskadi Ikerkuntza saria jasoko du. Radioastronomiaren alorrean egindako lana sarituko dute honela.

Valentzian bizi den Jon Markaide elgetarra aukeratu dute 16 hautagaien artetik aurten Euskadi Ikerkuntza saria jasotzeko. Epaimahaiak Markaideren lanaren kalitatea, nazioartean duen errekonozimendua eta gizartean duen interesa azpimarratu ditu.

Aitzindari

Epaimahaikoek astrofisikan, batez ere astrometrian, egindako lana azpimarratu du.

Aipatzekoa da Markaidek zuzendutako talde batek 1995ean lehen aldiz supernova bat sekuentziatu zuela eta honen ondorio izan zela izar baten eztanda. Massachussets Institute of Technology (MIT) delakoan doktoratu zen 1982an. Alemanian ere lan egindakoa da. Valentziako Astrofisica eta Astronomia saila sortu zuen eta gaur egun bertan dihardu. Hala ere, azken aldian Parisko Lerma behatoki astronomikoan ari da.

Saria

Izendatua bera dela jakinarazi badute ere, otsailera arte ez du saria jasoko Jon Markaidek. Sari banaketa Gasteizen izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak