Lehenengo aldiz egin da horrelak zerbait Espaloian eta antolatzaileek esan dutenez ikusita izan duen arrakasta, errepikatu egingo dute berriz.
Zortzi talde inguru aritu ziren taula gainean eta denera 50 lagunetik gora. Gaztelaniazko kantuak asko, eta euskaldunak ere bai. Hator hator kantari amaitu zuten lehenengo zatia elgetarrek. Gero, erromeriarako aukera egon zen eta dantzan egin zuten askok eta askok. Adin ezberdinetako jendea elkarrekin aritu zen gaueko ordu txikiak arte.
Goienako begiak ere han egon ziren eta Aintzane Agirrek erretratu hauek atera zituen. Argazki galderian daude ikusgai.