Beteranoen pilota txapelketako finala: Morales-Zenitagoia eta Arantzabal-Telleria

Irati Agirreazaldegi 2004ko abe. 21a, 17:04
Jadanik erabakita dago zein bi bikotek jokatuko duten Elgetako beteranoen txapelketako finala.

Egubakoitzean jokatu ziren Elgetako beteranoen pilota txapelketako finalaurrekoak. Morales eta Zenitagoiak 22-21 irabazi zuten lehen partidua Goenaga eta Basauriren aurka. Bigarren partidutik, berriz, Arantzabal eta Telleriak egin zuten aurrera Bolinaga eta Izagirreren kontra 22-11 irabazita.

Finala

Finalean, beraz, Morales-Zenitagoia eta Arantzabal eta Telleria (iazko txapeldunak) bikoteek jardungo dute nor baino nor.

Partidua abenduaren 31n eguerdian jokatuko da Udal Pilotalekuan.

Txapelketaren bigarren edizioa izan da aurtengoa. Iaz finalean egon zen giro polita eta kanporaketetan egon dena ikusita, aurtengoan ere jende asko elkartuko dela uste dute antolatzaileek.

Kontuan hartu behar da egun horretan jokatuko direla umeen txapelketako finalak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak