Umeendako "Hitzak patriketan" antzezlana Espaloia Kafe Antzokian

I.A. 2004ko abe. 17a, 09:31
Antzezlanak 60 minutu iraupena du. Euskaraz da eta 3 - 6 urte arteko neska-mutikoentzat da. Iñaki Beraetxe eta Aitzpea Goenaga moduko antzezle ezagunek jokatuko dute antzerkia.

Elgetako Udaleko webgunean irakurri dugu antzezlanaren nondik norakoa.

"Hitzak patriketan" haur txikientzat idatzitako antzerki-lana da. Barbara Kakalardok, Agustina oiloak eta Pepa txikiak bidaia bat proposatzen dizuete izenen, zenbakien eta koloreen magia aurkitzeko. Hiru kontakizun pedagogiko dira, irudimenez eta umorez beteak. Sinopsia

"Izenak"

Barbara kakalardoa oso pertsonaia berezia da. Behin batean, izena ez doakiola batere ondo konturatzen da, bera oso kakalardo lasaia baita. Horregatik iragarki bat jartzen du egunkarian izena aldatuko dion norbait aurkitzeko. Aurkituko ote du gure Barbarak egokia den inor aldaketa egin eta horrela izen berriarekin gustura bizitzeko?

"Zenbakiak"

Agustina oiloa gauero joaten da katuekin festan azokara. Horregatik sekula ez da garaiz esnatzen eskolara joateko. Behin batean zenbakien ikasgaia galtzen du oso nekatuta zegoelako eta lo egin nahi zuelako. Ez daki erloju berrian ordua ere irakurtzen. Nahiago du Agustinak gauero azokara joaten segi zenbakiak ikasi gabe gelditu?

"Koloreak"

Pepa Peperen lehengusu txikia da. Pepe Peparen lehengusu zaharrena da. Peperi margotzea gustatzen zaio; orduak eta orduak ematen ditu margolanak egiten. Pepari ere margotzea gustatzen zaio baina ez daki nola egiten den. Pepek badaki margotzen baina ez dio Pepari erakutsi nahi. Pepak konbentzitu egiten du. Pepe, sinetsita, Pepari kolore eta konbinazio guztiak erakusten saiatzen da. Pepak bere bokazioa aurkitu du: margolaria izan nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak