Gaur, barikua, jokatuko dituzte beteranoen lau terdiko pilota txapelketako finalerdiak 20:30ean Udal pilotalekuan.
Finalerdiak
-Koldo Goenagak/ Roberto Basaurik-
Asier Morales/Fernando Zenitagoia
-Alex Arantzabal/Alberto Telleria-
Jabier Bolinaga/ Iñaki Izagirre
Antolatzaileen esanetan Arantzabal eta Telleria, iazko irabazleak, eta Koldo Goenaga eta Roberto Basauri dira finalera iristeko bikote faboritoak.
Umeen Txapelketa
Beteranoen txapelketako finalak abenduaren 31n eguerdian jokatuko dira, baita umeen txapelketakoak ere.
Umeek eskuz banaka jokatuko dute. Lehenengo kanporaketak egingo dituzte, herriko ume gehienek hartzen baitute parte txapelketan.
Gabon zahar egunean finalak jokatuta parte hartu duten ume guztiek saria jasoko dute.