Felix Gomez bolo txapelketan lehenengo

Irati Agirreazaldegi 2004ko abenduaren 16a

Gabonetako bolo txapelketa aurrera doa eta bi tiraldi egin dituzte abenduko bi zapatuetan.

Bigarren tiraldian 28 lagunek hartu zuten parte. Juan Luis Rodrigez izan zen lehenengo lau txirlo botata; kopuru berarekin bigarren Felix Gomez, eta hirugarren hiru txirlorekin Jose Luis Gorosabel.

Sailkapen orokorrean Felix Gomez da lehenengo eta Jose Luis Gorosabel bigarren.

Hurrengo tiraldia bihar, zapatua, 23:30ean izango da. Azkena, berriz, abenduaren 26an, domeka, jokatuko da 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak