Ludoteka zabalik

Irati Agirreazaldegi 2004ko abe. 16a, 17:05
Joan zen astelehenean ipini zuen abian Udalak ludoteka zerbitzua. Kultura etxeko lehenengo solairuan dago; eta maiatzaren amaierara arte egongo da zabalik.

Arratsaldero 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta gurasoek umea eskolatik jaso ezin badute, aurrez abisatuta, horretaz ere arduratuko dira.

Izena ematea

Astelehenean zabaldu zutenetik 12 umek eman dute izena jadanik. Jolasteko, eskulanak egiteko eta elkarrekin egoteko aukera izango dute bertan 2 eta 12 urte bitarteko umeek Nagore Ojangurenen zaintzapean.

Sei hilabeteko kuota 40 eurokoa da eta materiala erosteko erabiliko dute diru hori. Izena eman nahi duenak udaletxera edo ludotekara bertara jo dezake.

Gabonetan ere irekita

Arduradunek jakinarazi digutenez Gabonetan ere irekita izango da ludoteka, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak