Oria ibarreko bost musikarik osatzen dute Unhe taldea eta Mugak Zabalduz emanaldia eskainiko dute barikuan, hilaren 10ean, 22:00etan.
Akordeoia, pianoa, bateria, gitarra eta baxuarekin Iñigo Peña taldekideak konposatutako abestiak joko dituzte. Folkaren eta jazzaren arteko fusioa egingo dute.
Asier Serrano
Bestalde, domekan, abenduaren 12an, Asier Serrano kantariaren kontzertua egongo da Espaloian 20:00etan. Serranok hitzaldi musikatua egingo du gitarra lagun duela. Berak sortutako poemak irakurriko ditu; baita hauetan oinarrituta egindako kantuak abestu ere .