Gabonetako bolo txapelketa abenduan

Irati Agirreazaldegi 2004ko abenduaren 3a

Urteroko ohiturari jarraituz bolo txapelketa egingo da abenduan bolatokian.

Zapatu honetan hasiko da txapelketa eta hurrengo bi zapatuetan ere ordu berean egingo dituzte tiraldiak. Azken saioa, berriz, abenduaren 26an, izango da. Egun bakoitzeko lehen hiru sailkatuek saria izango dute; baita txapelketa bukatutakoan sailkapen orokorreko hiru lehenengoek ere. Emakume onenarendako ere egongo da saririk eta partaide guztien artean gabonetako saski bat zozketatuko dute.

Ordutegia

-Abenduak 4..........23:30

-Abenduak 11.........23:30

-Abenduak 18.........23:30

-Abenduak 26.........18:00

Sariak

Egun bakoitzeko sariak:

1-. Batutakoaren % 40a

2-. Batutakoaren % 25a

3-. Batutakoaren % 15a

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak