Zigorra gutxitu diote Mendikuteri

Usoa Agirre 2004ko abe. 1a, 12:17
EAEko Auzitegi Nagusiak zigorra gutxitu dio Aitor Mendikuteri; bi urte eta sei hilabete gutxiagoko kartzela zigorra izango du. Bestalde, akusatuaren defentsak beste errekurtso bat aurkeztu du Auzitegi Gorenean; defentsaren arabera gizahilketa (homicidio) izan zen, ez hilketa (asesinato).

Arrate Elkoro elgetarra hiltzeagatik 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Mendikuteri; 17 urte eta sei hilabetekoa izango da orain zigorra. Hala ere, Elkorok Elgetan zuen estankoan lapurreta egiteagatik ezarri zioten hiru urteko kartzela zigorrak bere horretan jarraituko du. 20 urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du orain Mendikutek.

Bestalde, akusatuak Arrate Elkororen alargunari 150.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eta 75.000 eurokoa Elkororen alaba bakoitzari.

Bigarren errekurtsoa, Auzitegi Gorenean

Aitor Mendikuteren defentsa abokatuak, Jon de la Mazak, Auzitegi Gorenean beste errekurtso bat aurkeztu du. De la Mazaren ustetan, Mendikuterena gizahilketa (homicidio) izan zen eta ez hilketa (asesinato). Bestalde, defentsako abokatuak esan du Mendikutek ez zuela estankoan ezer lapurtu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak