Markinako Oliba Gorriak eta Txato Plato eta Ondarroako Tuboskapi taldeak izango dira bertan.
Oliba Gorriak taldekoek hardcore eta punk doinuak egiten dituzte. Txato Platokoek punk-rock doinuak eta hauek gainera Ju hadi etxa diskoa kalean dute. Hirugarren taldeak, Tuboskapik ska doinuak ekarriko ditu Elgetara. Kontzerturako sarrerak hiru euro balio du.