'Mambru’ antzezlana domekan Espaloian

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 26a, 13:50
Markeliñe antzerki taldeak Mambru lana antzeztuko du domekan 17:00etan Espaloia Kafe Antzokian. Elgetako Udalak antolatu du ikuskizuna eta umeendako antzerkia izan arren, nagusiek ikusteko modukoa ere bada.

Markeliñe taldearen eskutik Elgetan ikusi ahal izango den Mambru antzezlanean esan beharrekoa adierazteko ez dute inolako hitzik erabiltzen aktoreek.

Markeliñekoek eurek sortutako istorioa da. Ikusleak dibertitzea, harritzea eta hunkitzea du helburu.

Gai nagusia gerra

Gerra izango da antzezlanaren gai nagusia, baina beti ere ikuspuntu oso pertsonaletik begiratuta. Umeek, adinez txiki badira ere, badute etsaien, mugen eta abarren berri akziozko filmei esker. Lan honek a priori borrokatzera derrigortuta dauden soldaduen barru-barruko begirada izan nahi du. Itxuraz xumea baina ikusle diren umeek gerla txiki horietaz euren buruari galdetzeko proposamena.

Kontatutakoak batzuetan eurenak balira bezala hartu ditzaten saiatuko dira antzezleak eta besteetan, berriz, inorenak ez balira moduan.

Berez umeendako ikuskizuna bada ere, gurasoek ikusteko aproposa izan daiteke antolatzaileen esanetan.

Ikuskizunerako sarrerak Espaloian bertan erosi ahal izango dira bi euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak