Izartu programatik dirurik ez

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 26a, 13:39
Euskadiko hirigune degradatuak biziberritzeko programa da Izartu. Herri bakoitzak bere proiektuak aurkezten ditu eta horren arabera Eusko Jaurlaritzak erabakitzen du dirulaguntzak eman ala ez. Elgetako Udalari aurten laguntzak ez emateko erabakia hartu dute.

Izartu programatik jasotako dirulaguntzen bitartez hainbat proiektu aurrera ateratzea zen Udalaren helburua, baina Eusko Jaurlaritzak dirurik ez duela emango jakinarazi zuen. Ondorioz, Udalak errekurtso bat aurkeztu zuen, baina errekurtso hori ere ez dute aintzakotzat hartu.

Beraz, proiektu horiek gauzatzeko beste bide batzuk hartu beharko dituzte eta egokienak zein diren aztertzen dihardute. Besteak beste erakundeekin harreman zuzenagoak izateko aukera kontuan hartu dute.

Proiektuak

Diru gehien Mendi Museoa egiteko eskatu zuten, 1.800.000 euro hain zuzen ere. Beste proiektuetako bat Salbador kalea oinezkoendako izatea da, eta horretarako kalea egokitu behar denez, 400.000 euro eskatu zituzten.

Maalako parkerako, herri barruan aisialdirako guneak egiteko eta udaletxeko berrikuntzetarako ere eskatu zuten diru laguntza Izartu programaren bidez, bakoitzerako 300.000 euro.

Proiektu guztiak kontuan hartuta 4.741.000 euroko eskaria egin zuten 2008 urtera bitartean Izartu programaren bidez laguntzak eskuratzeko. Baina Eusko Jaurlaritzatik ezezkoa jaso dutenez, dirua lortzeko beste bide batzuk aztertu arren baliteke proiektu batzuk atzeratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak