Asmoa da, barikua, hilak 19, 19:00ak inguruan irekitzea.
Durangoko Felisa Descarga Sarraoa izango da jabe berria eta oraingoz bi urterako hartuko du tabernaren ardura. Gero, kontratua bost urtera arte luzatzeko aukera izan dezake.
Bolatoki taberna ez ezik kiroldegia bera zaintzeko ardura hartu beharko du eta baita bertako mantenu lanak egin ere.