Izas barikuan Danbaka lehiaketan

Irati Agirreazaldegi 2004ko azaroaren 18a

Barikuan Danbaka musika lehiaketako hirugarren emanaldia izango da Espaloia aretoan eta Izas bakarlariak bere saioa eskainiko du.

Izaskun Ojangurenek gaur Espaloia kafe antzokian izango den Danbaka musika lehiaketako hirugarren saioan hartuko du parte.

Astea entseatzen eman du Izas-ek eta bere asmoa da Espaloira doazen entzuleek bere musika gustuko izatea. Horretarako, ahalik eta saio onena egiten ahaleginduko da, nahiz eta esan duen urduri dagoela.

Kontzertua 22:30ean hasiko da eta Izas-ek ez ezik Isarevolution, Malenkonia eta Muted taldeek ere jardungo dute.

Bestalde, Danbaka lehiaketan falta den Elgetako taldearen, Ostiada Oi!-ren emanaldia abenduaren 3an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak