GPS antena kanpandorrean

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 12a, 14:55
Foru Aldundiak bi GPS antena ipini nahi ditu Gipuzkoan: Lazkaon bat eta Elgetan bestea.

Elgetako antena elizako kanpandorrean jartzeko asmoa dute eta datuak zehatzago jasotzeko balioko du.

GPS sistema amerikarrek asmatu zuten, bonbak botatzeko puntuak hobeto definitzeko. Berez, sistema militarra bada ere zehaztapen txikiagoarekin erabilpen zibila izan nahi du.

Erabilera

Gauza oso zehatzetarako erabiltzen da: eraikinak neurtzeko, espaloi baten puntu zehatza finkatzeko, lurren mugak non dauden ikusteko, iturriak koordenadetan sartuta edukitzeko... Gehienetan, lan topografikoetan. Donostian badago horrelako antena bat eta bi berriekin osatua egongo da Gipuzkoako antenen beharra. Abendurako edo urtarrilerako sistema abian jartzea da asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak