Autobus zerbitzua: Hilean 500 bidaiari behar dira mantentzeko

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 12a, 15:10
Garraio publikoan zeuden gabeziei aurre egiteko autobus zerbitzu gehiago ipini zituzten urriaren hasieran. Hilabeteren ostean, zerbitzuok zenbat erabili diren ikusi dute eta emaitzarekin pozik dauden arren, bidaiari gehiago beharko liratekeela esan dute.

Udalaren eskariz, autobus zerbitzu gehiago ipini zituzten urrian, eta Pesa enpresako datuen arabera hilabete osoan 381 bidaiarik erabili du autobusa.

Eguerdian Bergaratik Elgetarako ibilbidea egiten duen autobusean ibili da jende gehien, 190 bidaiari, hain zuzen ere. Goizean Bergarara doana ere elgetar askok erabili du, 171 lagunek. Hauetatik gehienak ikasleak dira eta bonoa daukatenak gainera.

Ordu horietan jende asko ibili bada ere, beste batzuetan oso urria izan da erabilera. Goiz erdian Bergaratik Elgetara ez da inor joan autobusez hilabete guztian eta Elgetatik Bergarara ere bost baino ez.

Emaitzak ikusita Udalak ahalegin berezia egingo du herritarrak autobusa erabiltzera animatzeko. Izan ere, zerbitzuok mantendu nahi badira hilean 500 bidaiari beharko lirateke. Bestela, orain jarritako autobusak desagertzeko arriskua baitago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak