Espaloia: Antzerkia eta abesbatza asteburuan

Irati Agirreazaldegi 2004ko aza. 11a, 11:00
Asteburuan bi ikuskizun izango dira Espaloian. Batetik, antzerkia bariku gauean eta bestetik musika emanaldia zapatuan.

Barikuan Ados teatroaren eskutik Las mujeres de verdad tienen curvas lana ikusteko aukera egongo da 22:30ean.

Garbi Losadak zuzendutako antzezlanaren gai nagusia lodi izatearen ardura da. Jostundegi batean elkartu eta gizarteko hainbat arazo umore giroan landuko dituzte hainbat emakumek.

Zuzendariak eszenatoki errealista batean kokatuko ditu ikusleak eta komedian oinarrituz gizartearen salaketa egingo du.

Abesbatza zapatuan

Bestalde, Sustraien ahotsa abesbatzak Amodioa ikuskizuna aurkeztuko du zapatuan 22:30ean Espaloian bertan.

Hainbat kontzertu eman eta beste horrenbeste sari eskuratutako koruak Migel Zeberioren zuzendaritzapean jardungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak